2012an murriztu egin da Hegazti Gripearen kasu positiboen kopurua Europan 13/10/14
Europako Batzordeak argitaratu egin ditu EBko hegaztien Hegazti Gripearen presentziari buruzko datuak. Guztira 27 herrialde kidek parte hartu dute.
Eskortako hegaztien kasuan, guztira 29.404 establezimendutako laginak hartu dira: 8.801 arrautzatarako oiloen abeletxeetan (basokoak eta ohikoak), 5.691 auto-kontsumorako ustiategietan, 5.274 ugaltzeko abeletxeetan eta gainerakoak bestelako ustiategi-mota batzuetan.
Emaitzei dagokienez, H5 serotipoan positibo eman duten 40 ustiategi aurkitu dira. Horien artean, nabarmentzekoak dira ahateak haztearekin eta loditzearekin lotutakoak (40tik 28). Halaber, H7 serotipoan positibo eman duten 4 ustiategi egon dira.
Basoko hegaztietan, helburu nagusia izan da H5N1 hegazti-gripea atzematea. Azterlanaren jomuga zaintza pasiboa (hiltzear dauden edo hil diren hegaztiak), bereziki 50 hegazti-espezietan. Beste alde batetik, zaintza aktiboko datuak (hegazti osasuntsuak) bildu eta igorri dituzte, borondatez, 16 estatu kidek.
Basoko hegaztiei buruzko ondorio nagusiak honako hauek izan dira:
- Oso gutxitan atzeman da H5 serotipoa zaintza pasiboaren bidez, aurreko urteetan bezala.
- Ez dira H7 edo HPAI H5N1 serotipoak atzeman.
- Zaintza aktiboaren bidez, aurreko ekitaldietan atzemandako kasu kopuruaren parekoa atzeman da, baina eremu txikiago batean.
Hegaztien Gripeari buruzko datuak – 2012