2014ko txostena: osasun publikoa – Eusko Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren Zuzendaritzak Osasun Publikoari eta Adikzioei buruzko urteko txostena argitaratu du, 2014. urteari dagokiona.
Elikagai-establezimenduak Kontrolatzeko Planaren xedea da EAEko elikagai-establezimenduak ikuskatzea, establezimendu bakoitzaren osasun-arriskuaren araberako maiztasunarekin. Horretarako, Osasun Zerbitzuko ikuskatzaileek 8.947 kontrol-bisita egin dituzte; horietatik 255 autokontrol programen ezarpenei buruzko auditoretzak izan dira.
Hiltegietako etengabeko ikuskatzeari dagokionez, maizenik egiaztatu diren gorabeherek zer ikusi izan dute animalien ongizatearekin (behiei dagokienez) eta animalien identifikazioarekin (zaldiei eta txerriei dagokienez).
Elikagaien segurtasun mikrobiologikoa
Establezimenduen kontrol ofizialaren ondorioz, 719 establezimendutan bildutako 1653 elikagai-laginen ikerketa analitikoa egin da eta honako emaitza hauek azpimarratu behar dira:
- Nagusiki, honako patogeno edo toxina hauek eman zituzten lagin ez onargarriak: Campylobacter spp (% 61), Norobirusa (% 28,6), metizilinaren aurren erresistentea den Staphylococcus aureus (% 15,8), enterotoxina estafilokozikoa (% 5), Yersinia enterokolitikoa (% 3), E. coli berotoxigenikoa (% 1,3), Salmonella spp (<% 1) eta Listeria monocytogenes (<% 1).
- Sektoreei dagokienez, haragiaren eta haragi-produktuen sektoreak izan ditu lagin ez onargarri gehienak (% 37). Jarraian, opilgintzaren sektorea (% 13,9), janari prestatuena (% 11), arrantza-produktuena (% 10,6) eta esnearena eta esnekiena (% 5) ditugu. Gainerako sektoreetan lagin guztiak onargarriak izan dira.
Elikagaien segurtasun kimikoa
2014an, honako hauei buruzko kontrol selektiboak egin dira: sulfitoak, landareetako nitratoak, arraineko merkurio guztia, mikotoxinak, akrilamida, histamina eta artsenikoa. Honako hau da aurkikuntza azpimarragarri bakarra:
- Hegaluze edo hegalabur freskoen edo espezie horien kontserben laginek ez dute positiborik eman merkurioari dagokionez.
- Sulfitoei dagokienez, onetsitakoak baino maila handiagoak atzeman dira krustazeoetan, fruta lehortuetan eta haragi-jatorriko eratorrietan, hain zuzen, % 3 eta % 24 artean.
Foru aldundietako Nekazaritza Sailak eta abeltzaintza zerbitzuek gauzatzen duten Animalia-jatorriko elikagaietako hondakinei buruzko Programari dagokionez, lagin bakarrak eman du positiboa anabolizatzaileetan. Gainerako substantzia debekatuen, mikrobioen aurkako substantzien, substantzia sendagarrien eta ingurumen-kutsatzaileen lagin guztiak onargarriak izan dira.
2014ko txostena: osasun publikoa