Alga arreak, eta, zehazki, kombu barietateak, iodo-kontzentrazio handiak dituzte.  Mota horretako algen “gehiegizko kontsumoak” osasun-arazoekin lotura izan dezake biztanleriaren sektore zehatzetan.

Ingestio-mugak

EBko Giza Elikaduraren Batzorde Zientifikoak (SCF) helduentzat eguneko 600 μg-ko gehienezko ingestio-muga ezarri zuen, eta 1-3 urteko haurrentzat 200 μg-koa.

Gomendioak

AESANek, Itsasoko algetan metalak eta iodoa zehazteko azterketa prospektiboa (EP 10 19 ALG) (bertan, estatuan merkaturatutako algetan topatutako iodo-balioak zehazten dira, eta, bereziki, Kombu algan -Laminaria japonica, Saccharina japónica-) eta EFSAren algetako arriskuaren ebaluazioa aintzat hartuta, kontsumorako gomendio horiek eratu ditu, zeinak bereziki kontsumitzaileen segmentu honetara zuzenduta dauden:

  • Haurdun dauden emakumeak
  • Edoskitzaroan dauden emakumeak
  • Haurrak
  • Arazo tiroideoak dituzten pertsonak

Gomendioak

  • Disfuntzio tiroideoa duten edo iodoa duten medikamentuak harten dituzten pertsonek algak dauzkaten elikagaien kontsumoa ekidin behar dute, bereziki Kombu algak (Laminaria japonica, Saccharina japonica) badituzte.
  • Algetan dagoen iodoak haurrengan duen arriskua neurtzeko datu nahikorik ez dagoenez, horien kontsumoa ekiditea gomendatzen da, bai eta hardun edo edoskitzaroan dauden emakumeen kasuan ere.