Iodoa algetan: Kontsumorako gomendioak
Alga arreak, eta, zehazki, kombu barietateak, iodo-kontzentrazio handiak dituzte. Mota horretako algen “gehiegizko kontsumoak” osasun-arazoekin lotura izan dezake biztanleriaren sektore zehatzetan.
Ingestio-mugak
EBko Giza Elikaduraren Batzorde Zientifikoak (SCF) helduentzat eguneko 600 μg-ko gehienezko ingestio-muga ezarri zuen, eta 1-3 urteko haurrentzat 200 μg-koa.
Gomendioak
AESANek, Itsasoko algetan metalak eta iodoa zehazteko azterketa prospektiboa (EP 10 19 ALG) (bertan, estatuan merkaturatutako algetan topatutako iodo-balioak zehazten dira, eta, bereziki, Kombu algan -Laminaria japonica, Saccharina japónica-) eta EFSAren algetako arriskuaren ebaluazioa aintzat hartuta, kontsumorako gomendio horiek eratu ditu, zeinak bereziki kontsumitzaileen segmentu honetara zuzenduta dauden:
- Haurdun dauden emakumeak
- Edoskitzaroan dauden emakumeak
- Haurrak
- Arazo tiroideoak dituzten pertsonak