2022an, AACk eta FFNk bi sare horietan inoiz baino jakinarazpen gehiago jaso zirela erregistratu zuten. RASFFen kasuan, 2022. urtea bigarren postuan geratu zen, 2021a izan zelako jakinarazpen gehien jasotako urtea.

Alerta eta Kooperazio Sarea (ACN) Elikagai eta Pentsuetarako Alerta Azkarreko Sistemak (RASFF), Administrazio Laguntza eta Kooperazio Sistemak (AAC) eta Elikadura Iruzurraren Sareak (FFN) osatzen dute. Sareko kideen artean nekazaritzako elikakateko kontrol ofizialen arloko informazio-trukea errazteko dago diseinatuta. Europako Batzordeak diseinatu eta kudeatutako tresna informatiko baten bitartez egiten dira trukeak: iRASFF plataforma.

RASFF - Elikagai eta Pentsuetarako Alerta Azkarreko Sistema

RASFFri esker, agintaritza eskudunek modu azkarrean elikagai eta pentsuekin lotura duten gizakien eta animalien osasunerako arrisku larriei (zuzenak edo zeharkakoak) buruzko informazioa trukatu dezakete

2020 eta 2021ean bezala, pestizida‑hondakinak izan ziren RASFF sareari gehien jakinarazitako arriskua (990 jakinarazpen).

Honako taula honetan RASFFi egindako jakinarazpen ohikoenak agertzen dira, arrisku, produktu eta jatorrizko herrialdearen arabera sailkatuta.

Riesgos alimento

Taulak mota guztietako produktuak (elikagaiak, pentsuak eta elikagaiekin kontaktuan dauden materialak), jatorri guztiak (EB eta EBtik kanpo) eta kontrol-mota guztiak (mugakoa eta merkatukoa) jasotzen ditu.

AAC – Administrazio Laguntza eta Kooperazio Sistema

AACri esker, agintaritza eskudunek informazioa trukatu dezakete (eta ondoren ikertu eta neurriak hartu) Europako Elikagaien Segurtasunerako legediaren mugaz gaindiko urraketei buruz, hasiera batean osasunarentzat arriskutsuak ez diren kasuetan

AACren jakinarazpen gehienak elikagaiei lotutako kasuak ziren (% 85,1), ondoren pentsuenak (% 6,6), animali bizienak (% 5), elikagaiekin kontaktuan zeuden materialenak (% 31) eta landareen osasuna/fitosanitarioei lotutakoak (% 0,2).

Kategoriaka, jakinarazpen gehienetan jasotako produktuak “frutak eta barazkiak” izan ziren (% 17,3); horietatik 340 jakinarazpen pestiziden hondakinak hautematearekin zeuden lotuta. Bigarren kategoria “Elikagai dietetikoak, elikagaien osagarriak eta elikagai indartuak” izan zen (% 9,5).

FFN – Elikadura Iruzurraren Sarea

Iruzurrezko edo engainuzkoak izan daitezkeen jardunbideak identifikatuz gero, kide diren estatuek elkarlana egin dezakete iruzur-susmoak aztertzen jarraitzeko, hautemandako kasuak FFNri jakinaraziz.

2022an 600 jakinarazpen erregistratu ziren iruzur-susmoa zela eta, 2021ean baino askoz gehiago (407 susmo).

Jakinarazitako produktuen jatorriari dagokionez, % 72,7 EBaren barneko produktuei buruzkoak ziren, eta % 26,7, berriz, kanpokoak (jakinarazpenen % 0,6 jatorri ezezagun edo ez zehaztuko produktuenak ziren). EBtik kanpoko produktuekin lotutako kasuetan, gehienak (% 21) Txinakoak ziren, gehienetan ezti aizunduaren susmoengatik, eta bigarrenak, berriz, arrantzako produktuen deskribapen okerrari lotutakoak ziren. % 12 Indiakoak ziren, eta susmo nagusia izkira aizunduak ziren (aitortu gabe ura gehitzea).

Fraudes por producto