EFSAk eta ECDCk 2020-2021 aldian Bakterio zoonotikoetako eta Europako giza, animalia eta elikagaien adierazleetako antimikrobianoen aurkako erresistentziei buruzko (AAE) txostena argitaratu dute.

ELIKAk egindako azterketaren barruan, txosteneko datu hauek nabarmentzen ditugu, patogenoen arabera banatuta:

Salmonella

Gizakien isolamenduetatik eratorritako Salmonella spp. espeziean, anpizilinarekiko, sulfonamidekiko eta tetraziklinekiko erresistentzia-maila handiak ikusi ziren, eta hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistentzia, berriz, maila oso baxuetan agertu zen, oro har. Horrekin guztiarekin, 2013 eta 2022 arteko aldian, bakterio horrek anpizilinarekiko (15 Estatu kidetan) eta tetraziklinarekiko (12tan) gizakiengan zituen erresistentziak estatistikoki nabarmen murriztu zirela ikusi zen.

Elikagaiak ekoizten dituzten animalien eta kortako hegaztien kanalen kasuan, Salmonella spp. espeziean, anpizilinarekiko, sulfonamidekiko eta tetraziklinekiko erresistentzia moderatuak eta oso altuak, E. coli komentsalen adierazleak ikusi ziren (Estatu kide gehienetan).

Agerian geratu da ziprofloxazinoarekiko erresistentzia oso handia dagoela gizentzeko oilaskoetatik (% 84,2), oilo erruleetatik (% 82,1) eta gizentzeko indioilarretatik (% 100) eratorritako S. Kentucky bakterioetan. S. Enteritidis bakterioan, gizakiengan detektatutako Salmonellaren serotipo ohikoena, ziprofloxazinoarekiko erresistentzia % 22,8koa izan zen.

Mugako kontrol-postuetan lagindutako oilasko eta indioilar haragi freskoan hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistentzia-maila oso altuen berri eman da.

(Fluoro)kinolonekiko (ziprofloxazina eta azido nalidixikoa) erresistentzia altua eta oso altua izan zen Salmonella spp. eta E. coli komentsalen isolamendu adierazleen artean, gizentzeko oilaskoetatik, gizontzeko indioilarretatik eta kortako hegaztien kanal/haragitik berreskuratua, 2022an, eta maila txikiak edo moderatuak txerrien eta txahalen isolatuetan 2021ean.

Campylobacter

Oro har, 2021-2022an lortutako gizaki- eta animalia-jatorriko C. jejuni eta C. coli datuek fluorokinolonekiko erresistentzia-maila oso altuak erakutsi zituzten.

Erresistentzia-maila horiek direla-eta, fluorokinolonak ezin dira gomendatu gizakienganako Campylobacter infekzioak tratatzeko.

2013-2022 aldian, gizakietatik eratorritako C. jejuni espezieko ziprofloxazinoarekiko erresistentziak gora egin zuen 13 herrialdetan, eta eritromizinarekiko erresistentziak, berriz, behera egin zuen zazpi herrialdetan.

E. coli

Lehen aukerako antimikrobianoekiko «sentsibilitate osoa» edo «zero erresistentzia» duten elikagaiak ekoizteko animalietatik Escherichia coli bakterioko andui isolatuen proportzioa handitu egin da.

Horrek, BLEE edo AmpC sortzen duten E. coli andui isolatuen prebalentzia gutxitzearekin batera, agerian uzten du EBko zenbait Estatu kidetan elikagaiak ekoiztera bideratutako animalietatik eratorritako E. coli espezieko antimikrobianoekiko erresistentziaren murrizketan aurrera egin dela.

Oharra: Horrekin guztiarekin eta maila nazionalean, 2021ean, CE (carbapenemasen ekoizleak) ekoizten duten mikroorganismoen jarraipen espezifikoaren barruan, Espainian detektatutako gizentzeko txerrietatik eratorritako biek bla OXA-48 genea zuten.

S. aureus

2021-2022 aldian egindako jarraipenean azpimarragarria izan da behi, txerri eta hegaztien haragian errifanpizinarekiko erresistentzia detektatu izana. Bankomizina eta errifanpizina konposatu garrantzitsuak dira gizakiaren medikuntzan MRSAren tratamendurako.

Aurkikuntza nagusien laburpena

Campylobacterren (bereziki C. colin) eta Salmonella bakterioaren zenbait anduietan, antimikobrianoen aurkako erresistentziak altua izaten jarraitzen du.

  • Gizaki eta elikagaiak ekoizteko animalietan (gizentzeko oilo, indioilar eta txerriak eta txahalak) isolatutako Campylobacter erresistentzia oso altua izaten jarraitzen du ziprofloxazinarekiko, orokorrean gizakietan erabilitako antimikrobianoarekiko.
  • Agerian dago garrantzi kritikoko antimikrobianoen aurkako erresistentzia konbinatua, oro har, baxua zela Salmonellan, Campylobacterren eta E. colin.
  • Nahiz eta EBko estatuen artean aldaketak hauteman ziren, emaitzen adierazle gakoek agerian uzten dute zenbait Estatu kidetan animalia ekoizleetan AAEa nabarmenki murrizteko aurrerapenak egin direla.
  • 2021 eta 2022an zehar, bost Estatu kideetako txerri-aziendan, urtebetetik beherako ardi-aziendan, etxeko hegaztietan eta eratorrietan carbapenemasen ekoizle (CE) diren coli bakterioak isolatu ziren (blaOXA-48, blaOXA-181, blaNDM-5 eta blaVIM-1 geneak dituzte); hortaz, Osasun-agintaritzek jarraipen sakona egin behar dute.

Aurkikuntza nagusien laburpena

Beharrezkoa da sektore guztietan antimikrobianoen erabilera mugatzea, nekazaritzan barne.

  • Carbapenemasen ekoizle diren (CE) bakterio erresistenteek jarraipen zorrotza behar dute; izan ere, gizakion azken ildo terapeutikoa dira, eta ez lirateke elikagaiak ekoizteko animalietan erabili beharko. Hortaz, hornidura-animaletan erresistentzia horien agerpena ikertu beharko da.
  • Estatu kideetan antimikrobianoen aurkako erresistentziaren agerpenean egondako aldaketak lotuta egon litezke antimikrobianoen erabileraren joera historikoekin edo oraingoekin; hala ere, erabileran eta Animalien Ongizatean jardunbide egokiak erabiltzeak ere alde handia sor dezakete AAEak prebenitzeko estrategietan.
  • Nahiz eta Estatu kide askotan aurrerapenak egin diren, hasietako lana mantendu behar da, Europan erresistentziak murriztu ahal izateko.