JIACRA IV, mikrobioen aurkako erresistentzia Europan txostenaren azterketa
“Antibiotikoen kontsumoa murriztu duten herrialdeetan, bai animalia bai gizakietan, antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioen intzidentzia txikiagoa ikusi da”
Hori da mikrobioen aurkako agenteen kontsumoaren eta elikagaien ekoizpenera bideratutako gizaki- eta animalia-jatorriko bakterioetan mikrobioen aurkako erresistentziaren agerpenaren baterako analisi integratuaren laugarren txostenaren ondorioetako bat.
Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC), Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) eta Sendagaien Europako Agentziak (EMA) urtero argitaratutako txostenean “Osasun bakarra” (OneHealth) ikuspegiari lotutako onurak egiaztatzen ditu, zeinaren bidez munduko animalien osasuna eta osasun publikoa zaintzen den.
Egiaztapen horrek esan nahi du Europako politikek eragina dutela mikrobioen aurkako erresistentzien borrokan, zeina osasun publikorako eta animalien osasunerako mehatxu larria den:
Uste da, urtero, erresistentzia horrek 35.000 hildako baino gehiago eragiten dituela Europar Batasunean, eta Europako osasun-sistementzako karga gehigarri handia da; izan ere, 11.700 milioi euro inguruko kostua dakar urtean.
Biomasari dagokionez, antibiotikoen kontsumoa 2021ean 125,0 mg-koa izan zen gizakietan biomasa kilogramoko (tartea 44,3-160,1 izan zen) eta 92,6 mg-koa biomasa kilogramoko elikagaiak ekoizten dituzten animalietan (tartea 2,5 – 296,5). Horrek esan nahi du antibiotikoen kontsumoa 2014. urtearekin alderatuta % 44 jaitsi zela, eta gizakietan nahiko egonkor mantendu zela.
Murrizketa horrek honako hau dakar:
Antibiotikoen kontsumo orokorra murrizten den heinean, E.coli bakterioek gero eta erresistentzia txikiagoa dute antibiotikoekiko, bai animalia bai gizakietan, eta batzuetan “erabateko sentikortasuna” edo “0 erresistentzia” dute kontsumo-animalietatik datorren E.coliarekiko eta gizakietan inbaditzaileak diren infekzioetatik datorren E.coliarekiko.
Besteak beste, Campylobacter spp. bakterioetan are argiago ikusten da lotura dagoela albaitaritza-kontsumoko antibiotikoen jaitsieraren eta gizakiekien erresistentziaren murrizketaren artean. Horren arrazoia da Campylobacterrak gizakietan eragindako infekzioak batez ere elikagaien bidez transmititzen direla, eta, hortaz, elikagaiak ekoizten dituzten animalietan sortzen direla giza-infekzioak eragiten dituzte bakterioak, eta, ondorioz, elikagaiak ekoizten dituzten animaliek lortutako erresistentzia-zantzuak ekar ditzaketela.
Ondorioa
Horrek guztiak erakusten du antibiotikoekiko erresistentziek areagotzeko duten joerari aurre egin ahal zaiola ekintza eta politika aproposen bidez.