Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) eta Osasunaren Mundu Erakundearen (OMS) Europarako Eskualdeko Bulegoak Mikrobioen aurkako erresistentzien (RAM) zaintzari buruzko lehenengo txosten bateratua argitaratu dute. Txosten horretan CAESAR (Erdialdeko Asia eta Europa) eta EARS-Net (Europa) zaintza-sareen 2020ko datuak ageri dira.

Txostenaren arabera, mikrobioen aurkako erresistentzia oso hedatuta dago OMSren Europako Eskualdean, eta zaintzapeko bakterio-espezie eta mikrobioen aurkako taldeen konbinazioetarako RAMen ehunekoak oso altuak dira.}

Farmakoerresistenteak diren infekzio bakterianoen 670.000 kasu baino gehiago eta Europar Batasunean hildako 33.000 pertsona baino gehiago egonik, erresistentzia horien karga sanitarioa gripeak, tuberkulosiak eta GIBak batera eragiten duten karga sanitarioaren parekoa da.}

Oro har, iparraldetik hegoalderako eta mendebaldetik ekialderako gradiente bat ikusten da, eta RAMen ehuneko altuenak Europako hegoaldean eta ekialdean antzematen dira.

Bakterioen/mikrobioen aurkakoen konbinazioek HAZKUNDE nabarmena izan dute 2016-2020 epean

  • Karbapenemikoekiko erresistenteak diren Escherichia coli‎‎ eta ‎‎Klebsiella pneumoniae
  • Bankomizinarekiko erresistentea den Enterococcus faecium

Bereziki KEZKAGARRIAK diren bakterioen/mikrobioen aurkakoen konbinazioak

  • Hirugarren belaunaldiko zefalosporina eta karbapenemikoekiko erresistentea den K. pneumoniae‎‎
  • Europako Eskualde batzuetan karbapenemikoekiko erresistenteak diren Acinetobacter ‎‎eta ‎‎Pseudomonas aeruginosa

2016-2020 aldian, estatu mailan, GORANZKO joera duten bakterioen/mikrobioen aurkakoen konbinazioak

  • E. coli /Karbapenemikoak (imipenem/meropenem)
  • K. pneumoniae /III. belaunaldiko zefalosporinak (zefotaxima/zeftriaxona/zeftazidima)
  • K. pneumoniae/ Karbapenemikoak (imipenem/meropenem)
  • K. pneumoniae /Fluorokinolonak (ziprofloxazina/lebofloxazina/ofloxazina)
  • K. pneumoniae /Aminoglukosidoak (gentamizina/netilmizina/tobramizina)
  • K. pneumoniae /III. belaunaldiko zefalosporina, fluorokinolona eta aminoglukosidoekiko erresistentzia konbinatua
  • P. aeruginosa /Piperazilina-tazobaktama

Irudia: Estatu barruan dagoen egoeraren laburpena (2016-2020)