Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutu Federalak (BfR) laburpen-txosten bat argitaratu du, 2013. urtean gauzatu dituen jarduketa nagusiei buruz. Honako hauek dira alemaniarrak gehien kezkatzen dituzten gaiak, besteak beste: umeentzako esnea, tatuajeen arriskuak azalerako, infusioen eta tearen alkaloideak edo nanopartikulak ehun eta plastikoetan.

Jarraian, txosten horretan bertan jorratutako beste bi gairen emaitzak nabarmenduko ditugu: antibiotikoekiko erresistentziak eta metal astunak animalia-ekoizpenean.

Antibiotikoekiko erresistentziak

  1. 2012. urteko datuek adierazten dute erresistentzien intzidentziaren aldakortasuna nabarmena dela animalia-espezieen artean. Adibidez, E. Coliren erresistentziaren inguruan egindako urteko ikerketaren emaitzek (2009-2012) erakusten dute oilasko, indioilar, txerri eta loditzeko behietan atzemandako isolamendu-tasak askoz ere handiagoak izan zirela, besteak beste, oilo erruleetan edo esne-behietan atzemandakoak baino.
  2. Datu kezkagarria da E. Colik hirugarren belaunaldiko zefalosporinen eta fluorokinolonen aurrean duen erresistentzia; izan ere, gizakiekin erabiltzen diren sendagaiak dira.
  3. Alemanian ekoizpen-animalien artean antimikrobianoak erabiltzeari buruzko lehenengo datu esanguratsuak aurkeztu zituzten 2013. urtean. Azterlan hori egiteko metodologia Alemaniako Sendagaien Legea egiteko oinarria izan zen. Lege hori 2014ko apirilean sartu zen indarrean. Azterlanetik honako hau ondorioztatzen da: Beta-Laktamikoak y tetraziklinak dira gehien erabiltzen diren antibiotiko-taldeak.Txerriak, batez beste, 4,2 egun tratatzen dituzte gizentzeko aldi bakoitzean; oilaskoak, berriz, 10,1 egun.
  4. Gizakiei erresistentziak transmititzeari dagokionez, BfRk beste azterlan batean aztertu zuen Staphylococcus aureusen intzidentzia (erresistentea da metizilinaren aurrean). Ondorioztatu zuten bakterio gehienak animaliak hiltzean igarotzen direla kanalera, eta animalietan atzeman gabeko zenbait andui aurkitu direla gizakietan.

Gizartea, oro har, kezkatuta dago eta lotu egiten ditu albaitaritza-sendagaien erabilera eta antibiotikoekiko erresistentziaren presentzia gizakietan. Nolanahi ere, lotura hori ez dago garbi.

Metal astunak behien eta txerrien hondakinetan

Animalien gibel eta giltzurrunetan metal astunen kontzentrazioa (besteak beste, kadmioa, beruna edo merkurioa) handiagoa da haragian baino. Nahiz eta errai horien kontsumoa ez izan oso ohikoa, garrantzitsua da jakitea metal astunak izaten dituztela. Alemaniak hildako animalia zaharrenetan metal astunen kutsadurari buruzko datuak baino ez zituenez, BfRk azterketa aitzindaria egin zuen bi urteko azienda xehean. Emaitzek honako hau adierazi zuten:

  1. Berunaren, kadmioaren eta merkurioaren batez besteko kopurua askoz handiagoa zen bi urtetik gorako animalietan.
  2. Berunari dagokionez, animalia zaharrenen giltzurrunen % 0,4k gainditzen zuten gehienezko muga.
  3. Kadmioari dagokionez, behi-giltzurrunen % 13k eta txerrien giltzurrunen % 8,9k gainditzen zituzten gehienezko mailak. Hala ere, animalia gazteenen artean, maila horiek % 0,4k baino ez zituzten gainditzen.
  4. Behi zaharragoen artean aztertutako giltzurrunen % 18k gainditu zituzten merkurioaren gehienezko mailak. Animalia gazteenen artean, berriz, % 3k baino ez zuten gainditu gehienezko maila onargarria.
  5. Herritarren esposizio-mailari dagokionez, animalia zaharrenen gibel eta giltzurrunen kontsumo ertainak esposizio-maila oso txikia izatea dakar, asteko ingesta onargarriaren % 1 baino gutxiago, nahiz eta aintzat hartu metal astunen kontzentrazioen gehienezko mailak. Kadmioaren gehienezko kontzentrazioak dituzten animalia zaharrenen gibelen kontsumo ertainak esan nahi du kadmioaren aurreko esposizioa ertaina dela.

Txostena – BfR