Arriskuen komunikazioari buruzko mintegiaren ondorioak – EFSA 2014
EFSAk Arriskuen komunikazioari buruzko mintegia antolatu zuen Herrialde izangaiek eta izangai izan daitezkeenek aldez aurretik bat egiteko egitarauaren baitan, eta orain argitaratu ditu mintegi horren ondorioak. Egitarau horren xedea da parte hartzaileek Europar Batasuneko politikak eta lan-metodoak ezagutzea.
Mintegia Belgraden egin zen maiatzaren 6an eta 7an, eta parte hartzaileek plataforma sendoa izan zuten iritziak eta esperientziak trukatzeko, eta jardunbide egokiak lortzeko kasu zehatzak aztertu eta eztabaidatzeko. Halaber, mintegia abiapuntu egokia izan zen, informazioa trukatzeko sareak sortzeko.
Parte-hartzaileek nabarmendu egin zuten zer garrantzia duen eskualdeko, nazioko eta Europako lankidetzak Arriskuen komunikazioari eta alderdi interesdun guztiek informazioa elkarrekin trukatzeari dagokionez. Lankidetza hori sendoa bada, hedabideekin dagoen komunikazioa asko hobe daiteke.
Mintegiaren ondorioen artean, EFSAk nabarmendu egin du beharrezkoa dela arriskuen ebaluatzaileek Arriskuak kudeatzeaz arduratzen diren agintariekin elkarlanean aritzea, komunikazio egokia lortze aldera. Testuinguru horretan, gaien espezifikotasunari buruzko ñabardura egin dute; izan ere, kasuak ez dira berdinak eta nahitaezkoa da komunikazioa arrisku espezifiko bakoitzera makurtzea.