340/2014 Errege Dekretua argitaratzearekin batera, ahalmena eman zaie autonomia erkidegoetako agintaritza eskudunei, hiltegietako langileei kontrol ofizialetan laguntzeko baimena emateko. Laguntzaileek hainbat zeregin zehatz izango dituzte eskortako hegaztien eta lagomorfoen haragiaren ekoizpenari dagokionez, betiere albaitari ofizialaren kontrolpean egiten bada.

Dekretu honek, halaber, zehaztu egiten ditu hiltegietako langileek zeregin zehatzetan, eskortako hegaztien eta lagomorfoen haragiaren ekoizpenaren kontrolari dagokionez, parte hartzeko bete behar diren baldintzak eta betekizunak: sistema hau ezartzeko baldintza orokorrak, langile laguntzaileen kualifikazioa eta prestakuntza, eta baimena emateko baldintzak.

Honako baldintza hauek bete behar dira, aipatutako baldintza eman ahal izateko:

  1. Egiaztatzea baimendutako langileak lan hori egiteko prestakuntza eta kualifikazio nahikoa dituela.
  2. Bermatzea ez duela jardungo ekoizpen-langileen menera.
  3. Albaitari ofizialaren kontrolpean eta zuzendaritzapean gauzatzea bere zereginak.
  4. Atzematen duen edozein gabeziaren berri ematea albaitari ofizialari.

Albaitari ofizialak, bestetik, aldian behingo ebaluazio-azterketak egin behar ditu, zehazteko langileen jarduna bat datorren ezarritako irizpideekin, eta txosten horiek dokumentuen bidez jaso beharko ditu.

Informazio gehiago