Dieta zaintzeko tresnak, arriskuen ebaluazioa egiteko – EFSA 2014
EFSAk argitaratutako txosten batean jaso dira MENU EFSA UE proiektuaren emaitzak. Helburua izan da elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko tresnak ebaluatzea, Europan datuak biltzeko protokoloak harmonizatzeko. Kontsumoari buruzko datu horiek ezinbestekoak dira, elikagaien kontsumoaren ondorioz sortutako arriskuei buruzko ebaluazioak egiteko.
Proiektua lau fasetan gauzatu da:
- Elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko erabiltzen diren metodoei eta dieta ebaluatzeko tresnei (nagusiki Europan) buruz argitaratutako bibliografia berrikustea.
- On linegaldetegi zabal bat egitea. Estatu kideek dieta ebaluatzeko darabiltzaten metodoei buruzko informazioa biltzeko diseinatu da. Halaber, protokoloen eta herrialde bakoitzaren ezaugarri espezifikoen bilketa aintzat hartu dira.
- On line galdetegiaren datuak bidaltzea eta biltzea. Europako 11 erakundek eman zuten erantzuna, eta horietatik 6k laborategien arteko entsegu batean parte hartu dute (Estonia, Italia, Letonia, Portugal, Espainia eta Suedia).
- Laborategien arteko entseguen azterketa eta ondorioak.
Azterlanean zenbait metodologiaren bidez bildutako elikagaien kontsumoari buruzko datuen bariazioa aztertu da. Oro har, erabilitako tresna gehienek errepikakortasun ona azaldu dute lortutako edukien bilketan; baina, tresnen funtzionamendua ez zen parekoa izan ezaugarri kualitatiboei dagokienez.Bestalde, azterlanak erakusten du ezinbestekoa dela herrialde bakoitzaren berezitasun zehatzak aintzat hartzea, dietari buruzko datuen bilketa harmonizatuko bada.
Azterlanaren ondorio legez, hobekuntzak proposatu dira elkarrizketatzaileen prestakuntzan, prozeduren harmonizazioan eta automatizazioan, eta tresnen eguneratzean, bildutako datuen konparazioa hobetzeko.