FSAk Ingalaterrako eta Galesko behi eta ardien muskulu eta giltzurrunetatik ateratako 207 lagin aztertu ditu, erabateko artsenikoaren eta artseniko ez-organikoaren maila zein den zehazte aldera.

Emaitzek erakutsi dute muskulu eta giltzurrunetako artseniko gehiena era organikoan ageri dela. Alde batetik, giltzurrun-laginen % 69k eta muskulu-laginen % 9k artseniko-kontzentrazio txikia zuten. Beste alde batetik, artseniko ez-organikoaren (toxikoagoa da) kontzentrazio txikia atzeman zen 2 giltzurrun-laginetan. Muskulu-laginetan, aldiz, ez zen artsenikorik atzeman.

Britainiar Agentziak datu horiek erabili zituen behi eta ardien haragiko zein giltzurrunetako artsenikoarekiko esposizioaren ebaluazioa gauzatzeko, eta ondorioztatu zuen elikagai horiek ekarpen txikia (% 1) egiten ziotela artsenikoarekiko esposizioari erabateko dietaren baitan.

Hortaz, lortutako datuen arabera ez dago elikagaien segurtasun-arloko arazorik, eta FSAk kontsumitzaile guztiei jakinarazi die ez dela beharrezkoa kontsumo-ohiturak aldatzea.

FSAren azterlana: artsenikoa