Azterlan horren helburua da identifikatzea klima aldaketak nutrizioan, Elikagaien Segurtasunean izan dezakeen eragina, bai eta elikagaien sektorearen eta industriaren eragina ere; izan ere, azken horiek klima aldaketan zerikusia duten eragileak dira.

Honako hauek dira azterlan horren emaitza azpimarragarrienak:

  • Klima aldaketaren ondorioz, zenbait patogenok hartuko dute garrantzi handiena, hain zuzen dosi infektibo txikia dutenek (Shigella spp., protozooak eta abar) eta naturan iraunkorrenak direnek (birus enterikoak, protozooak eta beste). Halaber, garrantzi handiagoa izango dute estres azidoko eta tenperatura altuko egoerekiko tolerantzia duten patogenoek (E. coli, Salmonella eta abar).
  • Ureztatzeko ur gehiago behar izateak areagotu egingo du patogenoen arriskua, eta, neurri berean, albaitaritza-botika gehiago erabiltzeak areagotu egin lezake antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterien prebalentzia.
  • Tenperatu altuek handitu egin lezakete patogeno eta mikotoxinen kopurua abeletxetik kontsumitzailearengan iritsi bitarteko bidean.

Datuak Erresuma Batukoak dira. Nolanahi ere, hausnarketak Europako gainerako herrialdeentzat ere balioko luke. Gainera, azterlan horretako informazioaren helburua da bideak erakustea Elikagaien Segurtasun arloko eragile arduradunei, klima aldaketak eragindako baldintza berrietara egokitzeko.

Txostena: Klima Aldaketa eta Elikagaien Segurtasuna