Codex Alimentariuseko Arriskuen Analisiaren printzipioak, plagiziden hondakinei buruzkoak – FAO/OMS 2014
Codex Alimentariusaren Batzordeak 2014ko maiatzean egin du azken bilkura, Txinan. Bertan, onetsi egin da plagiziden hondakinei aplikatutako Arriskuen Analisiaren printzipioen berrikusketa. Agiri hori Batzordearen prozeduren gidan sartuko da, eta, denontzako elikagai seguruak eta kalitatezkoak lortzeko, plagiziden hondakinei buruz egiten diren azterlanen oinarria da.
Elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko Codexaren Batzordearen zeregina da Hondakinen Gehieneko Mugak ezartzea. Horiek bermatu egin behar dute elikagaiak kontsumitzailearentzat egokiak direla, eta, neurri berean, horien nazioarteko merkataritza bideratu behar dute.
Codexaren arauen oinarria eskura dagoen zientzia-informazio onenaeta eguneratuenada, Arriskuen Ebaluazioko nazioarteko erakunde independenteek babestutakoa.Plagiziden hondakinen kasu honetan, berrikuspena FAO/OME Batzorde Mistoak (JMPR izenekoak) eta EFSAk babestu dute. Azken horrek egiaztatu egiten du ebaluazioa Europar Batasuneko Elikagaien Segurtasunaren arloko goi-estandarren arabera egiten dela.
Arriskuen Analisiaren printzipioen berrikuspena