Errumanian eta Italian Errumaniako agintaritzek, otsailean eta martxoan, jakinarazi zuten Escherichia coli bakterioak elikagai-transmisioko agerraldi bat eragin duela eta nagusiki adin txikiko haurrei ari zaiela erasaten. Bakterio horrek Shiga (STEC) ekoizten du, hau da, sindrome uremiko hemolitikoarekin (SUH) loturiko toxina.

Italiak ere epidemiologikoki Errumaniako agerraldiarekin loturiko SUH kasu baten berri eman dio Europako alerta-sareari. Guztira, agerraldi horrekin zerikusia duten 25 kasu zenbatu dira; horietatik 19k SUH garatu dute, eta 19 horietatik 3 hil egin dira.

Pazienteengandik jasotako informazioaren arabera, infekzioaren jatorriak zerikusia izan dezake esnea eraldatzeko Errumaniako establezimendu batekin. Bestalde, orain arte zenbait STEC andui identifikatu dira, eta litekeena da hainbat kutsadura-iturri egotea agerraldiarekin lotuta.

Bi herrialdeetako agintaritza eskudunek elikagai susmagarriak kendu dituzte, eta berdin egin dute produktu susmagarriak inportatu dituzten beste herrialde batzuek ere (Belgikara, Alemaniara, Italiara eta Espainiara inportaturiko gazta-mota bat da).

Infekzioa ahalik eta gutxiena heda dadin eta kasu posible berriak ahal bezain lasterren iker daitezen, ECDCk eta EFSAk SUH sindromearen eta STEC kasuen monitorizazioa zabaltzea gomendatzen die EBko kide diren estatuei.

Agerraldiaren txosten teknikoa, ECDCk eta EFSAk eginikoa