E. coli bidez Kutsadura Gurutzatua gertatzeko Arriskuaren kontrola – FSA 2012
Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak (FSA) orientazio-dokumentu bat argitaratu du, eta Escherichia coli bidezko kutsadura gurutzatua gertatzeko arriskua kontrolatzeko argibideak ematen ditu. Dokumentuko berrikuntzen artean daude etxeko sukaldean ezarri beharreko neurri zuzentzaileen irismenari buruzko informazio berria, sukaldeko tratamendurik ez duten elikagaiak prestatzeko argibideak, harraska erabiltzeari buruzkoak, sukalde-gainak eta elikagaiek ukitzen dituzten azalerak garbitzeari buruzkoak, sukaldean termometroak erabiltzeari buruzkoak, etab.
Agentziak, halaber, bi erabaki-zuhaitz argitaratu ditu. Horiek baliagarriak izan daitezke, hartu beharreko neurri gisa, elikagaien industrian eskuak garbitzeko kontrolak egiten direnean eta desinfektatzaileak erabiltzea aztertzen denean, betiere E. coli bidezko kutsadura gurutzatua ekiditeko.
Erabaki-zuhaitza: eskuak garbitzea
Erabaki-zuhaitza: desinfektatzaileak erabiltzea