Elikagaien Segurtasunaren arloan jakinarazpenak egiteko arauak. EFSA-2012
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) hainbat arau argitaratu ditu. Arau horien helburua da komunikazioaren arloko profesionalei aurre egiten laguntzea elikagaiekin zerikusia duten arriskuen balioespenen eta komunikazioen egoera anitzei.
Dokumentu hori EFSAren Kontsulta Foroko Komunikazio Lan Taldearen baitan egin da. Talde hori arriskuen komunikazioaren arloko adituek osatzen dute. Halaber, arriskuen balioespenaren arloko zientzialari adituen laguntza jaso da. Dokumentuaren helburua ez da krisi-garaian jakinarazpenak egiteko gidaliburua izatea, baizik eta Elikagaien Segurtasunaren arloko komunikazioetarako praktika egokietan oinarritutako arauak ematea eta, horrela, gai horri buruzko zientzia-bibliografian ezarritako printzipioei orientabide praktikoagoa ematea.
Oinarritzat hartuta arriskuen komunikazioak aintzat hartu behar dituela eskualde edo estatu bakoitzaren ezberdintasunak (elikadura-ohiturak, sukaldaritza-praktikak, elikagaien aurreko jarrera, osasunarekin duten lotura), duela gutxi egindako komunikazio-adibideak aztertzen dira eta amaiera ematen zaio kasu bakoitzean ikasitako ikasgaiekin.
Neurri berean, garrantzitsua da arriskuen komunikatzaileek aintzat hartzea zein gizarte- eta politika-ingurutan transmititzen dituzten euren mezuak, eta printzipio hauei jarraitzea: irekitasuna, gardentasuna, independentzia eta erantzukizuna.