Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) eguneratu egin du indarrean egon den zientzia-iritzia Behien Entzefalopatia Espongiforme gaixotasunari buruz (EEB). Helburua izan da ezagutaraztea nolako arriskua duen gaixotasun horren zaintza berrikusteak hainbat estatu kidetako giza eta animalien osasunean. Horretarako, Panelak hainbat datu aztertu ditu, hain zuzen ere Europako legediko zaintza- sistemak eta kontrol neurriak gutxienez azken sei urteotan ezarrita dituzten 25 herrialdetako datuak.

Ebaluazioa egiteko hainbat agertoki hartu dituzte aintzat. Agertoki batzuk errealistagoak izan dira eta beste batzuk, berriz, “okerrenak” izan dira. Ebaluazio horren bidez, Panelak ziurtatu du, batetik, EEB izurria gainbeheran dagoela; eta, bestetik, zaintza-sistemaren sentikortasun mailara iristen ari dela. Zaintza sistema horrek gaur egun onetsitako test azkarrak erabiltzen ditu.

Panelak gomendatzen du berriz balioetsi behar dela gaur egungo zaintza-sistemaren sentikortasun maila, bai eta etorkizuneko sistemarena ere; horrela antzeman ahal izango baitira EEBren ohiz kanpoko kasuen prebalentzia, EEBren ohiko kasuak berriro agertzen ote diren edo EETren beste kasu bat agertzea ote den aziendan. Halaber gomendatzen du aztertu egin behar direla datozen urteetako datu berriak, gaixotasuna gainbeheran dagoela ziurtatu ahal izateko. Azkenik, azienda osasuntsuan EBBren zaintza murriztu edo kendu egiten bada, gomendatzen du zaindu egin behar dela elikakatean ez dela sartzen animalia kutsaturik.

Artikulu osoa