Elikadura-toxiinfekzioak Belgikan, 2014an 15/10/13
Elikakatearen Segurtasunerako Belgikako Agentzia Federalak (AFSCA) 2014ko urteko txostena argitaratu du: elikadura-gaixotasunak kontrolatzeko herrialde horretako sistemak identifikatutako eta erregistratutako toxiinfekzioei buruzkoa da.
Hona hemen txostenaren laburpena:
- 2014an elikadura-intoxikazio kolektiboen 370 agerraldi erregistratu zituen Belgikako Erreferentziazko Laborategi Nazionalak.
- Gutxienez 1.789 pertsona gaixotu ziren, eta 64 ospitaleratu egin behar izan zituzten.
- Bacillus cereus bakterioaren toxinak identifikatu ziren maizenik, elikagai-jatorriko agerraldien iturriari dagokionez.
- Norobirusak eta Salmonella izan ziren bigarren agente identifikatuenak, elikagai-intoxikazioen eragile gisa. Arrautza gordinez egindako prestakinak izan ziren Salmonellak eragindako infekziorako arrisku handieneko iturriak.
- Honako hauek izan ziren elikadura-toxiinfekzioekin lotutako beste germen batzuk: Estafilokoko koagulasa positiboak, Clostridium perfringens eta E. coli O157.
- Histamina ere identifikatu da elikadura-jatorriko gaixotasunen eragilea gisa.
- Infekzio-iturriak anitzak dira, baina kasu gehienetan prestatutako janariak (% 55) izan dira identifikatuenak laborategietan.
- Agerraldien % 51,2n, jatetxeetan gertatu da elikagai kutsatuekiko esposizioa.
Txostena: elikadura-toxiinfekzioak Belgikan. 2014