Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei buruzko Europako Txosten Epidemiologikoa – ECDC 2013
ECDCk argitaratu egin du Europan elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei buruzko urteko txosten epidemiologikoa, 2011 eta 2012 urteei dagokiena.
Aintzat hartuta, txosten horrek elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei (ETAk) buruz ematen dituen datuak, honako ondorio hauek atera daitezke:
- Campylobacterak eta Salmonellak eragindako infekzioak dira oraindik ere EBko herrialdeetan gehienetan atzematen diren urdail-hesteetako gaixotasunak.
- Campylobacter bakterioa eragilea zen kasu jakinarazien joera egonkorra da: kasu gehienak esporadikoak dira, eta agerraldi txikien tasa handia da.
- Salmonellak eragindako kasuen eragina etengabe murriztu da 2004az geroztik, eta horrek lotura du hegaztien industrian infekzioak kontrolatzeko programak hobetzearekin. Kasuen zati txiki bat, garrantzitsua den arren (% 12 inguru), Europatik kanpo egiten diren bidaietan gertatzen da.
- STEC/VTECren kasuak bikoiztu baino gehiago egin ziren (bi eta erdi), 2011n Alemanian gertatutako agerraldi handiaren ondorioz.
- EBko eskualde batzuetan bestetzuetan baino nabarmen ugariagoak dira urdail-hesteetako bestelako infekzioak: esate baterako, bruzelosia. Batik bat, Portugalen, Espainian eta Grezian jakinarazi ziren bruzelosi kasuak, eta kasuok, nagusiki, ahuntzak haztearekin egon dira lotuta. Beste alde batetik, trikinosiaren kasu gehienak Bulgarian, Errumanian eta Lituanian gertatu ziren, eta etxeko txerrien haragiaren eta basurde-haragiaren kontsumoarekin lotuta egon daitezke.
Europan elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei buruzko txosten epidemiologikoa 2011-2012