Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Elikagaien Kontsumoaren Panelaren datuak argitaratu ditu. Panela 1987az geroztik garatu da Espainian. Bada, datu horiek elikagaien arloan egindako bolumena eta gastua islatzen dituzte sektoreka, eta kontsumoari buruzko berri zuzenik ematen ez badute ere, adierazle ona da herritarren kontsumo-joerak ikusteko.

2011ko emaitzen arabera, eta datu horiek aurreko urtekoekin alderatuta, ikusi da etxean kontsumitzen diren elikagaien kopurua zertxobait murriztu dela, nahiz eta aurtengo prezio-igoeraren ondorioz, elikagaietan guztira gastatutakoa gehiago izan den; zehazki, 1.471,35 € pertsonako eta urteko.

Esnekiena izan da gehien hazi den segmentua, eta horien baitan, batik bat, esne hartzituek eta bifidusek egin dute gora, gaztak eta jogurtek. Halaber, arrain-kontserben, barazki freskoen eta edari freskagarrien kontsumoak ere gora egin du.

Beste alde batetik, behera egin du arrain eta mariskoen, haragi freskoaren, esnearen, olioaren, patata freskoen eta alkoholdun edarien kontsumoak.

Erosketa-bideei dagokienez, bolumena handitu da beherapenetako dendetan, eta beheraldi arina gertatu da hipermerkatu eta denda tradizionaletan, batik bat produktu fresko gutxiago erosi direlako.

Elikagaien Kontsumoaren Panela, 2011