Elikagaietako trans gantzen edukia, 2015 – AECOSAN 2016
AECOSAN agentziak Espainiako elikagaiek duten trans gantz-azidoen (TGA) edukiari buruzko ikerketaren emaitzak argitaratu ditu. 2015. urtean kontsumo handiko 277 elikagairen TGA edukia, koipe kopuru osoa eta koipe kopuru osoarekiko TGAen ehunekoa aztertu zituzten.
Emaitzen arabera, elikagai talde guztietan, TGAen batez besteko edukia 0,6 g/100 g produktu baino txikiagoa zen, gurinen kasuan izan ezik: gurinetan, 2,0 g/100 g produktu zen batez besteko edukia.
Horrez gain, nabarmentzekoa da jatorri naturala duten AGTek ez dutela jatorri artifizialeko AGTek bezain lotura estua gaixotasun kardiobaskularrekin. Are gehiago, ikerketa batzuek diote onuragarriak ere izan litezkeela osasunerako.
Elikagaiak | g/100 g produktu |
---|---|
Gurina | 2,011 |
Zabaltzeko gazta eta beste batzuk | 0,536 |
Margarina | 0,136 |
Sukaldaritza azkarra | 0,127 |
Jogurtak eta esne-postreak | 0,073 |
Haragi eraldatuak | 0,051 |
Txokolateak eta kakaoak | 0,038 |
Patata frijituak | 0,03 |
Izozkiak | 0,025 |
Prestatutako jakiak | 0,023 |
Opilak eta gozokiak | 0,008 |
Gosegarri gaziak | 0,003 |
Gosaltzeko zerealak eta zereal-barratxoak | <0,001 |
Gailetak | <0,001 |
Ogi industriala | <0,001 |
Tomate frijitua | <0,001 |
OMEk gomendatzen du TGAen kontsumoa eguneko elikadura-ekarpen energetikoaren % 1 baino txikiagoa izatea.
Balio horretatik gorako TGA kopurua hartzeak arrisku kardiobaskularreko hainbat faktore eragin ditzake.
Contenido de ácidos grasos trans en los alimentos en España. 2015 – AECOSAN 2015