Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) txosten bat argitaratu berri du. Txosten horretan 10.366 elikagai-laginetako akrilamida mailen emaitzak ematen dira. Lagin horiek 23 estatu kidek eta Norvegiak eman zituzten 2007 eta 2099. urteen artean. Txosten horretan, halaber, hainbat herritar-talderen akrilamidarekiko esposizioa balioesten da.

Hiru urte horietako joera aztertu dute eta antzeman dute aztertutako 22 elikagai-taldeetatik 3tan (crackerrak, umeentzako gailetak eta jengibre-ogia) behera egin duela akrilamida mailak. Ogi txigortuan eta berehalako kafean, berriz, gora egin du. Bestalde, 6 taldetan ez zen antzeman alde nabarmenik eta beste 8 taldetan emaitzak desberdinak izan ziren estatu kideen artean eta denboran zehar.

Herritar guztiek, batik bat, patata frijituen eta moldeko ogiaren bidez dute akrilamidareriko esposizio maila handiena. Helduen esposizioa batez ere kafe txigortuaren bidez geratzen da eta umeen eta gazteen esposizioa galleten bidez. Oro har, adin-talde horien batez besteko esposizioa parekatu egin daiteke FAO/OMSren Elikagaietako Gehigarrien Adituen Batzordeak (JEFCA) 2005ean eta 2010ean egindako Arriskuen Balioztapenetan aurkeztutako esposizio mailarekin.

Aurreko txostenetan (2009 eta 2010) bezalaxe, EFSAk ondorioztatu du industriak garatutako neurriek (besteak beste, patata frijituetan akrilamida maila murrizteko “toolbox” izeneko tresna) oso arrakasta mugatua izan dutela. Esposizioa murrizteko, akrilamida maila murriztu beharko litzateke esposizio maila handiena eragiten duten elikagaietan. Txostenak, halaber, gomendatzen du etorkizunean laginak produktu berekoak izan behar dutela eta kopuru nahikoa, estatistika aldetik joera esanguratsuak zehaztu ahal izateko.

EFSAren txostena: Akrilamida