EBk joan den martxoan argitaratu ditu Albaitaritza eta Elikadura Bulegoko (FVO) ikuskatzaile talde batek Espainiako hainbat autonomia-erkidegotan gauzatutako ikuskapenaren emaitzak.Zehazki, FVOko teknikariek hainbat abeltzaintza-ustiategi eta arrautza-sailkatzaile eta banatzaileen establezimendu bisitatu zituzten Madrilen, Gaztela-Mantxan eta Valentzian.

Ikuskapenaren helburua izan zen egun dagoen kontrol-sistema ebaluatzea, gizakien kontsumorako arrautzen eta arrautzetatik eratorritako gainerako produktuen ekoizpenari eta merkaturatzeari dagokienez.

FVOren esanetan, aplikatzen den kontrol-sistema ofizialak bete egiten ditu Europar Batasuneko legeriaren betebehar nagusiak.Martxan dagoen sistema ondo dokumentatuta dago, behar bezala gauzatzen da eta kontrolak arriskuan oinarrituta daude (laginketa eta azterketa ofizial bat egiten da, araudiari jarraikiz). Gainera, arrautzen eta arrautzetatik eratorritako produktuen ekoizpenaren etapa guztiak hartzen ditu aintzat.

Oro har, kontrol ofizialak gai dira bermatzeko establezimenduek bete egiten dituztela EBko araudian ezarritako betebehar guztiak, batez ere arrautzen merkaturatzearekin, trazabilitatearekin eta etiketatzearekin zerikusia duten arauei dagokienez.

FVOren txostena-Espainiako arrautza-ekoizpena 2016an