EFSAren lehentasunetako bat da etorkizunean gerta litezkeen arriskuei aurrea hartzea. Horretarako, estrategia bat ezartzen ari da sor litezkeen arriskuak identifikatzeko. Estrategia horren oinarria da eskura dauden datu guztien zaintza ezartzea, datuak iragaztea eta arriskuak garaiz antzemateko sareak egituratzea. Estrategia horren barruan dago Parman urriaren 12an egindako hitzaldia. ELIKAk parte hartu zuen hitzaldi horretan.

Dagoeneko eman dute estrategia horren lehengo urratsa, eta informazio-iturriak identifikatu eta balioetsi dituzte. Hiru kategoriatan banatu dituzte iturriok: RASFF, komunikabideak eta industria. Halaber, zientzia-literaturaren zaintza zorrotza ere egiten ari dira. Aurreikusi dute 2011ko ekainean argitaratuko dutela lehenengo urteko txostena, eta bertan argitaratuko dituzte eskuratutako emaitza guztiak.

Artikulu osoa