Europako Batzordearen Elikagaien Osasun eta Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak (DG SANTE) 2022. urterako Osasun eta Elikagaien Auditoretzen lan-programa argitaratu du eta 2021-2025 eperako aurretiaz zehaztutako lan-plana birprogramatu du.

Programa horretan estatu kideek, hautagaiek eta hirugarren herrialdeek datorren urterako izango duten programazioa jasotzen da, honako hauei dagozkien Europako legeria betetzeko eta hori ezartzen dela egiaztatzeko: elikagai eta pentsuan, animalien osasunean, animalien ongizatean, landareen osasunean eta elikadurari dagokionez giza osasunaren kalitate eta babesari dagozkion segurtasun-arloak.

 

2o22.  urtean, Batzordeak 281 kontrol egingo ditu; horietatik 172 auditoretzak eta antzekoak izango dira (baterako ebaluazio eta bisitak, misioak eta ikerketak). Gainerako 109 bulegoko analisi edo kontrolak izango dira. Gainera, Batzordeak eskaeraren araberako beste kontrol batzuk egingo ditu. Kontrol-jarduketek 2021-2025 urte anitzeko planean identifikatutako lehentasunezko gaien hiru laurden hartuko dute. Horrenbestez, landare, animal, pentsu, elikagai eta osasunaren arloko kontrolak egingo dira, Osasun Bakarra arloan.

 

Zehazki, 2022. urtean Batzordeak honako arlo hauetan egingo ditu auditoretzak Espainian:

  • Esnearen eta eratorritako produktuen segurtasuna
  • Animalien ongizatea garraioan: kontrol-postuak
  • Animalien ongizatea: ganadua garraiatzeko itsasontziak
  • Albaitaritzako sendagaien hondarrak, pestizidak eta animalia biziengan zein animalia jatorriko elikagaietan dauden kutsatzaileak
  • Hirugarren herrialdeetatik EBra datozen merkantzia eta animaliak inportatzeari dagozkion kontrol ofizialak
  • Batzordearen kontrolek detektatutako akatsak zuzentzeko hartutako jarraipen‑neurriak