EFSAk atzeman du murriztu egin dela Europako herritarrek dietaren bidez irensten duten artsenikoaren kopurua, egungo emaitzak 2009ko ebaluazio batekin konparatuta.

Azterlan honetan, EFSAk 103.773 elikagai-laginen kontzentrazioak erabili ditu, kontsumitzeko urarenak barne. Bada, horietatik % 97 artseniko osoarenak ziren, eta % 3 artseniko inorganikoarenak. Artseniko osoaren balioak artseniko inorganiko bihurtu dira (artsenikoaren forma toxikoa eta kartzinogenikoa da).

Kontsumoari buruzko datuak EFSAren elikagaien kontsumoari buruzko datu-basetik atera dira. Datu horiek Europako 17 herrialdetan eginiko 28 kontsumo-inkestetatik lortu dira.

Kontzentrazioari eta kontsumoari buruzko datuak edukita, ingestaren zenbatespena egin eta ondorioztatu da herritarren artean artseniko inorganikoaren esposizio handiena eragiten duen elikagai-taldea "laboreetatik eratorritako elikagai prozesatuena" dela (arroza salbu); zehazki, ogia eta gari-ogitxoak. Ordea, jaioberri eta haurrei dagokienez, ingesta horretan ekarpen handiena "esneak eta esnekiek" egiten dute, eta ondoren, "urak". Herritar-talde guztietan arrozak ere eragin nabarmena du artseniko inorganikoaren esposizioari dagokionez.

Honako hauek dira pertsona helduek artseniko inorganikoaren aurrean duten batez besteko esposizioari buruzko datuak: 0,09 eta 0,38 μg/gorputz-pisuaren kg/egun, 0,14tik 0,64ra mailara iritsita, pertzentil 95aren kasuan. Haurrei gagozkielarik, ingesta handiagoa da: 0,20 eta 1m37 μg/gorputz-pisuaren kg/egun, eta 0,36 eta 2,09 μg/gorputz-pisuaren kg/egun pertzentil 95ean. Nolanahi ere den, kasu bakar batean ere ez da gainditzen EFSAk 2009an ezarritako erreferentziazko dosia: 0,3 eta 8 μg/gorputz-pisuaren kg/egun.

EFSAren ebaluazioa: artseniko inorganikoaren aurreko esposizioa