Europako Batzordeko talde batek, Elikagai eta Albaitaritza Bulegoko (FVO) 3 ikuskatzailek eta aditu batek osatutakoak, ikuskaritza bat gauzatu zuen Espainian 2013ko azaroaren 19tik 28ra bitartean.

Ikuskaritzaren helburu nagusia da balioestea kontrol ofizialen sistema eraginkorra ote den, pentsuen kateko operadoreek arriskuak identifikatu eta egoki kudeatzen dituztela egiaztatzeko.

FVOren taldeak, kontrol ofizialen koordinaziorako agintaritza eskudun zentralarekin elkartu ostean, honako autonomia erkidego hauek bisitatu zituen: Andaluzia, Katalunia, Extremadura eta Euskal Herria.

Ondorio orokor gisa, FVOk uste du kontrol ofizialen sistemak ez duela beti bermatzen pentsuen kateko operadoreek arriskuak identifikatu eta behar bezala kudeatzen dituztela; izan ere.

  1. kontrol ofizialak lehenestean, ez dira aintzat hartzen identifikatutako arrisku guztiak, pentsuen segurtasuna kaltetu dezaketenak,
  2. gabeziak atzematean akatsak daude, lehengaiei edo pentsuak manipulatzeko prozesuei lotutako arriskuak identifikatzeari dagokionez; bereziki, autonomia erkidego batean kontrol ofizialek ez zituzten atzeman eta prebenitu, batetik, material desegokien erabilera eta, bestetik, elikagaien industriak sortutako azpiproduktuen eta ko-produktuen operadoreek gauzatzen zituzten arrisku handiko ekoizpen-praktikak,
  3. ezin du bermatu kokzidiostatikoekin edo albaitaritza-sendagaiekin kutsadura gurutzatua murrizteko operadoreek abian jartzen dituzten neurriak eraginkorrak direnik.

FVOren txostena (ingelesez)