Arrisku kimikoen ebaluazioan erabiltzeko bizitzako etapari kritikoenak identifikatze aldera, OMEk adituen taldea sortu zuen. Taldeak arlo horretan eskura zegoen informazioa bildu du, eta hainbat gomendio eman ditu.

Talde horrek arreta berezia jarri du bizitzako hasierako etapetan (sortze aurretik nerabezarora bitartean), eta Arriskuen Ebaluazioaren arloko nazioarteko erakundeek gaur egun darabiltzaten ikuspegiak gainbegiratu eta aztertu ditu.

Berrikuspen horretan ikusi da gaur egungo ikuspegi askok helmen mugatua dutela mundu osoko herrialdeetako aniztasun geografikoan, sozialean, kulturalean eta ekonomikoan aplikatzeko. Agerian jarri da beharrezkoa dela aintzat hartzea eskualde bakoitzeko berariazko esposizio-faktoreak, bai eta tokiko ingurumen-zaintzari buruzko datuak ere.

Halaber, azterlanak ahalbidetu egin du egiaztatzea umearen garapenean jarrerak aldatzeak (adibidez: elikagai solidoak ematen hasteko unea) adinak berak baino eragin handiagoa izan dezakeela arriskuen aurrean herritar zaurgarrienen identifikazioan.Neurri berean, beharrezkoa da aintzat hartzea ume txikien aldaketa anatomiko eta fisiologikoak, garrantzi handia izan baitezakete ingurumen-kutsatzaileen aurreko esposizioari dagokionez.

Aintzat hartuta aurreko premisa guztiak, eta nazioartean esposizioaren ebaluazioak alderazteko adin-tarteak bateratzekoeta datuen bilketa eta esposizio gehituaren zein arrisku metagarriaren azterketa ahalbidetzeko, lan-taldeak gomendatu du 9 adin-taldetan banatzen den sailkapen hau erabiltzea:

  1. Sortu aurrekoa
  2. Fetala: sortzetik jaio bitartekoa
  3. Jaio ondokoa: jaiotzetik hilabetera bitartekoa
  4. Haurtxoa: 1 eta 12 hilabete bitartekoa
  5. Haur handia: 1 eta 2 urte bitartekoa
  6. Haurtzaro goiztiarra: 2 eta 6 urte bitartekoa
  7. Haurtzaro ertaina: 6 eta 11 urte bitartekoa
  8. Nerabezaro goiztiarra: 11 eta 16 urte bitartekoa
  9. Nerabezaro berantiarra: 16 eta 21 urte bitartekoa

Txosten osoa