Orain dela gutxi amaitutako TELL ME proiektu europarrean zenbait komunikazio-estrategia landu dira, gaixotasun infekziosoen agerraldiak daudenerako. Besteak beste, zenbait metodo aurkeztu dira, norabide biko komunikazio-bideak lortzeko eta gizarte-sareen potentziala baliatzeko. Proiektu honen emaitzak baliagarri izango dira hala agintari publikoek nola alderdi interesdunek tresna hobeak izan ditzaten, etorkizunean edozein agerraldi-motari eusteko.

Proiektuaren hasieran zientzia-informazioa lortu zen herritarren jokaeraz eta erantzunez, agerraldi infekzioso garrantzitsuak gertatzen direnean. Ondoren, komunikazio-bideak identifikatu eta ebaluatu ziren, agerraldi bat dagoenean, informazio zehatza eta erabilgarria sortzeko.

Erreferentzia gisa Ébolaren azken krisia hartuta, proiektu honen esparruan egindako azterketak islatu du 2014ko iraileko 7 egunean 632.712 tuit argitaratu zirela eta #ebola etiketa 17.023 aldiz erabili zela. Bada, horrek erakusten du zein garrantzitsua den transmititutako informazioa egiazkoa izatea eta erantzun erabakigarriak eta gaixotasun infekziosoen agerraldiak kudeatzera bideratutakoak edukitzea.

Agerraldi baten ondorioen alderdi erabakigarria da pertsonen jokabidea eta nola egiten dieten aurre prebentzio-neurriei; beraz, osasun publikoko arduradunek emandako mezuek eraginkorrak eta sinesgarriak izan behar dute.

TELL ME proiektuaren ondorioak