Gizakiaren biozaintzak (HBM) substantzien maila neurtzen du gorputzeko jariakin eta ehunetan. Herrialde askok aztertu dute HBM; alabaina, ez da oso jakinekoa nola aplika daitekeen Arriskuen Ebaluazioan. Kopenhageko Unibertsitateak egindako azterlan honetan, ebaluatu egin da biozaintzaren erabilera elikagaietako substantzia kimikoen aurreko esposizioaren ebaluazioan eta merkaturatu osteko kontrol-sistemaren (PMM) aplikazioan, araututako substantzia kimikoetarako.

HBM programak bildu dira eta informazio xehatua eman da azterlanaren diseinuaren, analisi-metodoen, erreferentziazko balioen eta erabilitako biomarkagailuen inguruan. HBMen erreferentziazko balioen eta elikagaien arteko loturek informazioa eman dute produktu kimiko emergenteei buruz, eta esposizio-maila handiena duten herritarrei eta bereziki zaurgarrienei buruz.

Ondorioak

Azterlanak ondorioztatzen du beharrezkoa dela biozaintzaren aplikagarritasuna sakonkiago aztertzea; izan ere, gabezia nagusia da hainbat substantzia kimikoetarako ez dagoela HBMen erreferentziazko baliorik.

Gomendioak

Azterlanaren egileek EFSAri honako hau gomendatu diote: erreferentziazko balioen garapena sustatzea, Europako inkestetan intereseko substantzia kimikoak gehitzea, esposizio-maila handiko eta zaurgarriak diren herritarren azpimultzoen zaintza ezartzea eta EFSAren elikagai-ingestaren ebaluazioari buruzko gidaliburua eguneratzea. Halaber, gomendatu dute biobankuak, zaintzaren sinergiak eta berariazko ikerketa sustatzea, eta EBn lankidetza-sistema ezartzea, etorkizunean PMMn gizakien biozaintza erabiltzea babesteko.

Gizakiaren biozaintza Arriskuen Ebaluazioan