ECDCk txosten bat argitaratu du H7N7 patogenotasun eskaseko hegazti-gripea (PEHG) gizakiei transmititzeko arriskuaren inguruan, Erresuma Batuko Hampshire herriko oilasko-ustiategi batean agerraldi bat atzeman baitzen otsailaren 2an.

Txosten horretan honako hau ondorioztatzen da:

  1. Europar Batasuneko herrialdeetan oso txikia da, oro har, herritarrei transmititzeko arriskua.
  2. Kutsatutako hegaztiekiko zuzeneko esposizioa dutenek (horiek hiltzean eta suntsitzean) kutsatzeko arrisku txikia dute, kortako hegaztien abeletxeetan agerraldiren bat gertatuz gero. Arriskua murriztu egin daiteke, baldin eta hegazti-gripearen aurka borrokatzeko neurri komunitarioei buruzko 2005/94/CE Zuzentarauak ezartzen dituen biosegurtasun-neurriak aplikatzen badira.

Txosten horretan laburbildu egiten da H7 PEHGaren birusak eragindako infekzioei eta agerraldi zehatz honi buruzko informazio epidemiologikoa eta birologikoa. Birusaren analisi genetikoa egin dute eta ez du funtsezko mutaziorik, infekzio zoonotikoaren arrisku handiagoa eragin dezakeenik.

Europan, honako herrialde hauetan eman da H7N7 PEHGaren birusak hegazti-ustiategietan eragindako agerraldien berri:

  • Danimarkan, 8 agerraldi 2013an.
  • Alemanian, 9 agerraldi 2009an; 10 agerraldi 2011n; eta 11 agerraldi 2013an.
  • Herbehereetan, 12 agerraldi 2011n; 13 agerraldi 2012an; eta 14 agerraldi 2013an.

Jakina denez, ez dago agerraldi hauekin lotutako giza kasurik.

H7 PEHGaren birusa eta giza infekzioekin duen harremana.

Europan gertatu diren PEHGaren giza infekzioak, eta bereziki H7 azpimotakoarenak, gaixotasun arinekin lotu izan dira. Kasu horietan, sintomak konjuntibitisa eta gripearenaren antzekoak izan dira. Gainera, baliteke sintomarik gabeko edo sintoma arineko infekzioak gertatzea eta horiek ez diagnostikatzea; izan ere, ez da sumatzen PEHGa izan daitekeenik eta ez dira probak egiten.

Giza infekzioen kasuetan H7N3 birusa atzeman izan da. Konjuntibitisa eta gripearen antzeko gaixotasuna eragin izan du esposizioa duten eta hegazti-ustiategietan lan egiten duten langileen artean, Ingalaterran. 2007an, Galesen (Erresuma Batua), hainbat gaixotasun-kasu H7N2 gripearen birusarekin lotu ziren.

"H7N7 patogenotasun eskaseko hegazti-gripea (PEHG) gizakiei transmititzeko arriskuaren inguruan" Txostena – ECDC