2013ko martxoaren 31n Txinako agintariek jakinarazi zuten hegazti-gripearen andui berri (H7N9) bat identifikatu zutela. Zehazki, gripearen antzeko sintomak zituzten hiru pertsonetan aurkitu zen, Shangain eta Anhui probintzian. Hirurak hil ziren.

Orain arte, Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) ez du gizakien arteko inolako transmisioren berri eman.

Andui hori, zehazki, identifikatu gabe zegoen gizaki edo hegaztien artean. Birusaren gordailua eta gizakientzako infekzio-iturriak oraindik ere ez daude argi, nahiz eta ebidentzia historikoak eta merkatuetan eskortako hegaztien artean birusa atzeman izanak iradokitzen duten eskortako hegaztiak direla, ziur asko, gordailua.

Hegaztien A gripea (H7N9) hegazti-jatorriko zenbait birus birbanatzean sor zitekeen. Azterketa genetikoak adierazten du Hegaztien A gripeak (H7N9) ugaztunen zelulak infekta ditzakeela. Bestalde, patogenotasun txikia du oilaskoen artean.

Txinako agintarien zaintza-lanek aurrera jarraitzen dute, eta ingurumenean laginak eta hegazti bizien merkatuetan eskortako hegazti, txori basati eta abeletxeko eskortako hegaztien laginak hartzen ari dira.

Zaintza horretan oilasko, ahate eta usoetan (gatibu hazitakoak eta basatiak) atzeman da Hegaztien A influentzaren (H7N9) birusa. Txostenek adierazten dute testean positiboa eman zuten txoriek ez zutela sintoma klinikorik izan.

Birusa (H7N9) – FAO