2009. eta 2010. urteen artean egin zen Espainiako ingesta dietetikoari buruzko lehenengo inkesta nazionala (ENIDE), eta Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) orain argitaratu berri ditu inkesta horren ondorioak. Inkesta egiteko, banakako kontsumoa aztertzeko metodologia batean oinarritu ziren, eta 18 eta 64 urte bitarteko 3.000 pertsonak hartu zuten parte.

Inkesta honen helburua nagusia izan da ezagutzea elikagaien kontsumoa Espainian, eta, zehazkiago, zehaztea zein diren emakumezko zein gizonezko helduen ingesta dietetikoaren ereduak. Halaber, inkestaren bidez lortutako informazioa oso garrantzitsua izango da arriskuen balioespenak egitean; izan ere, informazio horri esker, balioespen zehatzagoak egin ahal izango dira elikagaiek eragin ditzaketen arriskuekiko esposizioari buruz.

Inkesta penintsulako lau gunetako (iparraldea, erdialdea, ekialdea eta hegoaldea) 16 herritan egin zen. Hiru populazio mota bereizi zituzten: landa populazioa, erdi-hiritarra eta hiritarra. Horrez gain, aintzat hartu zuten elikagaien urtaroen araberako kontsumoa, eta horregatik egin zen inkesta urteko lau urtaroetan.

Ondorio gisa esan daiteke 400 elikagai baino gehiago kontsumitzen direla, elikagai horiek 13 kategoriatan bereizten direla, eta, aldi berean, 40 azpitaldetan. Emaitzak elikagai bakoitzaren gramoetan edo mililitroetan eta eguneko eta pertsonako adierazten dira, atxikitako taulan ikus daitekeen bezala. Halaber, elikagai bakoitzaren muturreko kontsumoak ere adierazten dira (Kontsumoaren % 99).

Inkestaren ezaugarriak

2009-2010eko Emaitzak