EFSAren CONTAM Panelak 2009an ezarri zuen kadmioaren ingesta toleragarriaren maila (2,5 µg gorputz-pisuaren kiloko eta asteko). JECFAk, berriz, beste ingesta maila bat, behin-behinekoa, proposatu zuen 2010ean (5,8 µg gorputz-pisuaren kiloko eta asteko). Bi maila horien arteko aldea nabarmena da. Alde hori argitzeko, EFSAk konparazio-azterlan bat egin du baloreak ezartzeko erabili diren bi metodologien artean eta ezberdintasun handiak antzeman ditu. Honako dokumentu honetan kontsulta daiteke konparazio-azterlana.

Bestalde, EFSAk adierazi du Asteko Ingesta Toleragarriak 2,5 µg-koa izan behar duela gorputz-pisuaren kiloko, adin talde guztien eta edozein kontsumitzaileren segurtasun-tarte egokia bermatu ahal izateko, esposizio maila altuenekoenak barne (begetarianoak edo metal horren kontzentrazio handieneko eremuetan bizi direnak). Halaber, baieztatu du jarraitu egin behar dela kadmioaren ingesta maila albait gehien murrizten.

EFSAren aitorpena Cdri buruz