«Montanera del Sur» markako produktuetan hautemandako listeriagatiko osasun-alerta berria
Euskal Autonomia Erkidegoan ez dago kaltetutako produktuak merkaturatu izanaren berririk, ezta kaltetutako pertsonaren berririk.
Arrisku handiko taldeak
Paziente immunodeprimituak
Adinekoak
Bularreko haurrak eta haur txikiak
haurdun dauden emakumeak
Gomendio orokorrak
- Ondo etiketatutako produktuak bakarrik erosi. Haragi-produktuen etiketek marka obal bat izan behar dute, zeinetan produktua merkaturatzeaz arduratu den establezimenduaren osasun-erregistroaren zenbakia (RGSEAA) agertzen baita.
- Etxean “La Mechá”, “Sabores de Paterna” edo “Montanera del Sur” markako produkturen bat dutenek, ez dute kontsumitu behar, eta dagoeneko kontsumitu badute eta sintomaren bat badute, osasun-zentro batera jo behar dute.
- Haurdun dauden emakumeek erreferentziazko informazio ofiziala kontsultatu behar dute, edo osasun-arloko profesionalei galdetu.
- Etxeetan, garrantzitsua da kutsadura gurutzatua saihestea. Horretarako, beste elikagai batzuk uki ditzaketen gainazalak eta tresnak ondo garbitu eta erabili behar dira.
Informazio gehiago
ELIKAren elikagaien segurtasunari buruzko atalean, agente kimiko eta biologikoei loturiko arriskuen fitxa teknikoak aurki daitezke. Fitxa horien artean dago, besteak beste, Listeriari buruzkoa:
Horrez gain, infogramak eta fitxa teknikoen laburpenak ere ikus daitezke; besteak beste, Listeriarena: