Nanoteknologiak izan litzakeen aplikazioak eta arriskuak – FSAI 2008
Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziak (FSAI) txosten bat argitaratu du Nanoteknologiari buruz; zehatzago esanda, nolako aplikazioak izan litzakeen Nanoteknologiak bai elikagaien industrian, bai eta animaliak elikatzeko industrian ere. Bestalde, ager litezkeen arriskuak ere balioztatu egin ditu; eta, azkenik, Europako egungo legedia gainbegiratu egin du material hauei dagokionez. Gaur egun, Elikagaietako Industriak dituen aplikazio garrantzitsuenetako bi hurrengo hauek dira: elikagaien egonkortasuna eta egitura hobetzea; eta elikagaiekin kontaktu zuzena duten materialen kasuan, material Inteligenteak sortzea.