Oharra: Listeria monocytogenes bakterioa detektatu da Herbehereetatik etorritako zilindro itxurako ahuntz-gaztan
Europako Elikagaien Alerta Sarearen bidez (RASFF), AESANi jakinarazi zaio Listeria monocytogenes bakterioa detektatu dela Herbehereetan egiten den eta Alemaniatik komertzializatzen den zilindro itxurako ahuntz-gaztan.
Honako hau da kaltetutako lotea:
«Queso rulo de cabra Jermi» JERMI KÄSEWERK GMBH markakoa
412 zenbakiko lotea; iraungitze-data: 2020/11/06
![](https://elikagaiensegurtasuna.elika.eus/wp-content/uploads/2020/10/queso-de-cabra-llamada-devolucion.png)

Etxean alerta honek eragindako produktuak dituztenei gomendatzen zaie horiek ez kontsumitzea eta erosketa-puntura itzultzea.
Produktuak erkidego hauetan banatu dira: Andaluzia, Katalunia, EUSKADI, Galizia, Madril, Murtzia eta Valentziako Erkidegoa.