Europako Elikagaien Alerta Sarearen bidez (RASFF), AESANi jakinarazi zaio Listeria monocytogenes bakterioa detektatu dela Herbehereetan egiten den eta Alemaniatik komertzializatzen den zilindro itxurako ahuntz-gaztan.

Honako hau da kaltetutako lotea:

 

«Queso rulo de cabra Jermi»  JERMI KÄSEWERK GMBH markakoa

 412 zenbakiko lotea; iraungitze-data: 2020/11/06

Orain arte EZ da konfirmatu alerta horri

lotutako kasurik Espainian

Etxean alerta honek eragindako produktuak dituztenei gomendatzen zaie horiek ez kontsumitzea eta erosketa-puntura itzultzea.

Produktuak erkidego hauetan banatu dira: Andaluzia, Katalunia, EUSKADI, Galizia, Madril, Murtzia eta Valentziako Erkidegoa.