OTAk piperrautsean eragiten duen kutsadura murrizteko Praktiken Kodea- AESAN 2010
Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Agentzia Espainiarrak (AESAN) Praktiken Kodea osatu du A Okratoxinak (OTA) piperrautsean eragiten duen kutsadurari aurrea hartzeko eta murrizteko. Kodea duela gutxi aurkeztu diote Europako Batzordeari. Agiri horren helburua da erreferente izatea piperrautsaren ekoizpen-sektorearentzat, OTA maila 2012ko uztailean indarrean jarriko diren gehienezko mugetaraino (105/2010 Araudia) murriztu ahal izateko. Praktiken kodea ezarri ostean, etengabe bilduko dira piperrautsean OTAren mailari buruzko datuak, kode horren eraginkortasuna aztertzeko. Datu horiek Batzordeari aurkeztuko zaizkio 2012ko uztaila baino lehen.