Azken orduko berria

2019ko Irailak 11

Andaluziako Juntak emandako informazioari jarraikiz, honako autonomia-erkidego hauetan banatu ziren «Sabores de Paterna» markako produktuak: Andaluzia, Gaztela eta Leon, Valentzia, Extremadura, Katalunia, Madril, Nafarroa eta Kantabria.

Eskuragarri dagoen informazioaren argitan, orain arte ez da alerta honi lotutako giza kasurik konfirmatu.

Euskal Autonomia Erkidegoan ez dago kaltetutako produktuak merkaturatu izanaren berririk, ezta kaltetutako pertsonaren berririk.

Irailaren 7an, AESANek «SABORES DE PATERNA SCA» enpresako produktu guztiak erretiratzeko agindua eman zuen, Andaluziako juntako Osasuna eta Familiak Sailak marka horretako haragi urdaiztatuan hautemandako listeriagatiko beste osasun-alerta bat deklaratu eta gero.

Kautelaz merkatutik atera diren “Sabores de Paterna” markako produktuak:

  • Butifarra
  • Carne mechada
  • Carne en manteca
  • Chicharrón especial
  • Chorizo Rosario
  • Lomo en manteca
  • Longaniza
  • Manteca blanca
  • Morcilla
  • Paté de chorizo
  • Paté de morcilla
  • Pringá
  • Zurrapa roja
  • Zurrapa blanca

 

Listeriosia EZ da pertsonatik pertsonara kutsatzen. Kontaminatutako elikagaiak janda kutsatzen da batez ere eta amarengandik seme-alabei karenaren bidez edota erditzerakoan.

Arrisku handiko taldeak

Paziente immunodeprimituak

Adinekoak

Bularreko haurrak eta haur txikiak

haurdun dauden emakumeak

Gomendio orokorrak

  • Ondo etiketatutako produktuak bakarrik erosi. Haragi-produktuen etiketek marka obal bat izan behar dute, zeinetan produktua merkaturatzeaz arduratu den establezimenduaren osasun-erregistroaren zenbakia (RGSEAA) agertzen baita.
  • Etxean “La Mechá” markako produkturen bat dutenek, ez dute kontsumitu behar, eta dagoeneko kontsumitu badute eta sintomaren bat badute, osasun-zentro batera jo behar dute.
  • Haurdun dauden emakumeek erreferentziazko informazio ofiziala kontsultatu behar dute, edo osasun-arloko profesionalei galdetu.
  • Etxeetan, garrantzitsua da kutsadura gurutzatua saihestea. Horretarako, beste elikagai batzuk uki ditzaketen gainazalak eta tresnak ondo garbitu eta erabili behar dira.

Informazio gehiago

ELIKAren elikagaien segurtasunari buruzko atalean, agente kimiko eta biologikoei loturiko arriskuen fitxa teknikoak aurki daitezke. Fitxa horien artean dago, besteak beste, Listeriari buruzkoa:

Horrez gain, infogramak eta fitxa teknikoen laburpenak ere ikus daitezke; besteak beste, Listeriarena: