Sinefrina eta kafeina kirolarientzako eta argaltzeko osagarrietan – BfR 2013
BfRk argitaratutako iritzi berri baten arabera, jarduera fisiko handia duten pertsonentzako osagarri horiek arterietako presioa nabarmen handitzea ekar dezakete, are gehiago gehiegizko pisua duten pertsonak badira. Gauzak horrela, BfRk konposatu horietako batzuk “ez seguru” gisa sailkatu ditu, aintzat hartuta iritzi horretan proposatutako gehienezko kopuruak betetzen diren edo ez.
Sinefrina substantzia naturala da. Esate baterako, laranja mingotsetan aurki daiteke (Citrus aurantium laranjondo mingotsaren fruitua) eta kimikoki efedrinarekin lotuta dago. Biak dira estimulatzaile ezagunak.
Kirolarientzat edo pisua galtzeko osagarri gisa merkaturatutako produktu batzuek sinefrina dute, laranja mingotsaren estraktu gisa. Beste batzuetan, substantzia hori elikagaien gehigarri edo elikagai dietetiko gisa merkaturatutako produktuetan aurki dezakegu.
BfR-ren arabera, eguneko ez dira 6,7 miligramo baino gehiago kontsumitu behar, elikadurako osagarri legez. Horrela, ziurtatu egiten da sinefrina maiz kontsumitzen dutenek (izan elikagai naturalen bidez, izan elikadurako osagarri gisa) ez dutela inoiz gaindituko eguneko 25,7 miligramoko ingesta. Sarri, produktu horiek kafeina eta bestelako estimulatzaileak izaten dituzte. Hala kafeinak nola sinefrinak eragina dute sistema kardiobaskularrean, eta batera hartzen badira, euren ondorioak indartu ahal dira. Ondorioen artean aipatzekoa da bihotz-taupaden maiztasuna eta arterietako presioa handitzea. Kasu batzuetan, bihotzeko patologiak atzeman gabe daude, eta horrek arriskua ekar diezaieke kontsumitzaileei.
Europan merkaturatzen diren produktu batzuek iritzi honetan gomendatutakoak baino kopuru handiagoak izan ditzakete (6,7 miligramo eguneko); beraz, BfRk “ez seguru” gisa identifikatu ditu.
Sinefrina eta kafeina kirolarien eta argaldu nahi duten elikadurako osagarrietan.