EFSAk irizpen berri bat eman du pentsuetan erabil litekeen lehengai baten inguruan. Ebaluazioa, hain zuzen, Solanum glaucophyllum (astapiper zuria )hostoen eta irinaren arteko nahasketa batez osatutako lehengai bat erabiltzearen ingurukoa da.

Lehengaietarako 767/2009 Erregelamenduan berrikusitako eta behatutako esparru berrian EFSAK egindako lehen ebaluazioa da.

Solanum glaucophyllum solanazeoean familiako landare bat da, eta D bitaminaren eragina duen konposatu bat du. Hori dela eta, D bitaminaren beharra asetzen lagun lezake.

Nolanahi ere, Solanum glaucophyllum hosto gehiegi hartzeak hiperkaltzemia eragin dezake (kaltzio-maila altua odolean), eta kaltegarria izan daiteke animalien osasunarentzat.

EFSAko adituek ondorioztatu dute modu seguruan erabil daitekeela txerrientzat eta oilaskoentzat, betiere dietan maila jakin batean erabiltzen bada. Esne-behietan erabiltzeak esnearen sukarrari aurre egiten lagun dezake, baina oraingoz ezin da modu seguruan erabiltzeko mailarik ezarri. Era berean, ez dago animalia-espezie guztientzat ezar daitekeen maila seguru bakar bat.

EFSAren txostena