Txostenean laburbildu egin dira duela gutxi eginiko aurkikuntza esperimentalak, esperimentazio-animalietan PFASen farmakozinetika eta toxikologiaren inguruan, baita gizakiei buruzkodatu epidemiologikoak ere.

Hona hemen, besteak beste, EFSAk argitaratutako txostenaren emaitza nagusietako batzuk:

  • Substantzia horien zitotoxikotasuna agerian geratu da toxikotasunaren inguruko zenbait in vitro azterlanetan (substantzia horietako 14rekin gertatu da).Oro har, badirudi PFASen karbono-katearen luzera zitotoxikotasunarekin lotuta dagoela, hau da, katea zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta zitotoxikotasuna handiagoa da eta zelulen ugaltzea txikiagoa.
  • Saiakuntzetarako animaliekin eginiko toxikotasun-azterlanetan, gibela, birika eta giltzurruna identifikatu dira xede-organo nagusi gisa.
  • Halaber, PFAS batzuek ahalmen immunotoxikoa omen dute, eta ondorioak dituzte ugalketan eta garapenean.
  • Topatu den bibliografia gehienak PFOA eta PFOSen inguruan ziharduen, eta horien ondoren, PFNA eta PFBSen inguruan.
  • Ez da daturik aurkitu honako PFAS hauei buruz:PFPA, PFPeDA, PFHxDA, PFHpDA, PFODA, PFOSI, 8:2 monoPAP eta 8:2 diPAP.
  • Ez da PFASen arteko 12ri buruzko toxikotasun-daturik topatu:PFPA, PFUnDA, PFTrDA, PFPeDA, PFHxDA, PFHpDA, PFHpS, PFDS, PFOSI, 8:2 monoPAP, 8:2 diPAP eta N-EtFOSA.

Studies related to the oral toxicity of perfluoroalkylated substances (PFASs) – EFSA-