Trikina atzemateko arau berriak 14/03/13
216/2014 Araudia 2014ko ekainaren 1etik aurrera sartuko da indarrean; horren bidez, arau zehatzak ezartzen dira, trikinek haragian izan dezaketen presentziaren inguruko kontrol ofizialak egiteko, eta 2075/2005 Araudia aldatzen du.
216/2014 Araudi berriak hauxe exijituko du:
Kanaletan laginak hartzea
- Analisiak egingo dira, hazteko txerri emeen eta aketzen kanal guztietan, trikinaren presentzia atzemateko. Edo gutxienez, analisiak egingo dira, ustiategi bakoitzera, urtean, hiltzera eramaten diren animalien kanalen % 10ean, baldin eta ofizialki aitortu bada ukuiluratzeko baldintza kontrolatuak betetzen dituela.
- Analisi sistematikoak egingo dira, ukuiluratzeko baldintza kontrolatuak betetzen dituztela ofizialki aitortu ez zaien ustiategietako kanal guztietan.
Salbuespenak
- Etxeko txerrien haragia, baldin eta izozteko tratamendu bat aplikatu bazaio, II. eranskinarekin bat etorriz.
- Titia kendu ez zaien etxeko txerrien kanalak eta haragia, txerriak 5 astetik beherakoak badira.
- Etxeko txerrien kanalak eta haragia, baldin eta ofizialki aitortu bada euren ustiategiak edo konpartimentuak ukuiluratzeko baldintza kontrolatuak betetzen dituela.
Zergatik aldatu da?
EFSAk zientzia-irizpena eman zuen 2011ko urriaren 3an, eta hauek dira ondorio nagusiak:
- Trikinen presentzia honela sailkatu zuen: osasun publikorako maila ertaineko arriskua, txerri-haragia kontsumitzea dela eta.
- Nagusiki, aske eta autokontsumorako hazitako txerriei egotzi zien trikinek EBn noizean behin presentzia izatea.
- Ekoizpen-sistema zen trikinek infestatzeko arrisku-faktore nagusia.
- Ofizialki aitortu da baztergarria dela ukuiluratzeko baldintza kontrolatuak betetzen dituzten ustiategietako txerriak infestatzeko arriskua.
Halaber, Animalien Osasunerako Mundu Erakundeak honezkero ez du herrialde edo eskualdeen arrisku-egoerarik aitortzen nazioarteko testuinguruan; aitzitik, hori aitortzeko, aintzat hartu behar da ukuiluratzeko baldintza kontrolatu zehatzak betetzen dituen ustiategi baten edo batzuen jokabidea.
Horren eraginez, legeria osasun publikorako benetako arriskuetara egokitzeko, erabaki dute araudi berri hori prestatu eta argitaratzea, sinplifikatu egiten baititu trikinek infestatzeko arriskua murrizteko neurriak.
Trikinosia – WIKI Elika
Trikinelosiaren fitxa – Elika