EFSAk eta ECDC txosten bat argitaratu berri dute. Txosten horretan jaso dira gizakiei, animaliei eta elikagaiei eragiten dieten bakterio zoonotikoen artean egindako analisien gaineko datuak. Azterlana mikrobioen kontrako erresistentziari buruzkoa izan da.

Txostenaren arabera, bakterioen kontrako erresistentzia antzeman da agente zoonotikoen (Salmonella, Campylobacter…) eta adierazle gisa erabiltzen diren agente ez patogenoen (E.Coli., Enterococci…) artean.

Campylobacterri dagokionez, erresistentzia maila handia antzeman da ziprofloxazinoarekiko (gizaki eta animalietan), ampizilinarekiko (animalietan) eta azido nalidixikoarekiko (gizakietan).

Salmonellari dagokionez, berriz, mikrobioen aurkako botiken (tetraziklina, ampizilina eta sulfonamida) erresistentzia maila ertaina da gizakien artean eta altua animalien kasuetan. Baina, ziprofloxazinoarekiko erresistentzia maila ertaina da animalien artean. Salmonellaren kasuan ere antzeman da gizakien artean erresistentzia baxua dela mikrobioen aurkako beste botika nagusi batzuekiko (hirugarren belaunaldiko zefalosporinak eta fluorokinolonak, besteak beste).

Txostena