Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) Zientzia Batzordeak duela gutxi argitaratu du umeen botulismoari buruzko txostena.

Txosten horretan aztertu egin dira Clostridium botulinum bakterioaren esporekiko esposizioa areagotzen duten faktoreak, eta ohartarazi egin dute oso garrantzitsuak direla adingabekoa inguratzen duten ingurumen-baldintzak, besteak beste, hautsarekin edo lurrarekin izan dezakeen kontaktua.

Elikagai dagokienez, eztia izaten da gehienetan eragilea, nahiz eta maiz ezin izaten den argitu zein den gaixotasuna eragiten duen Clostridium botulinum bakterioaren esporen jatorria.

Azkenik, txostenak ondorioztatzen du, gaixotasunaren inguruko gaur egungo datu epidemiologikoen arabera, gaixotasuna izateko arriskua txikia dela 12 hilabete baino gutxiago duten haurtxoen artean, batez ere ekidin egiten bada eztiaren eta/edo landare-infusioen kontsumoa.

Artikulu osoa