EFSAk bere iritzia eman du E.coli Verotoxigenikoei (VTEC) eta kimu eta germinatuetan dauden bestelako bakterio patogenoei buruz. Ondorioen artean, honako hauek dira aipagarrienak:

  • Alpaparen eta Mungo babarrunaren (Vigna radiata) kimuak dira gehien kontsumitzen direnak; hortaz, horiek lotu izan dira gehienbat Salmonella eta E.coli (VTECak barne) bakterioek sortutako gaixotasunen agerraldiekin.
  • Salmonella bakterio gutxi batzuk nahiko izan daitezke hazi-sorta osoa kutsatzeko. Era berean, hazi-sorta bakar bat nahiko izan daiteke salmonellosi-kasuak eragiteko hainbat lekutan; izan ere, sorta hori hainbat germinaziotan erabili ahal da.
  • Hazien germinazio-aldiko tenperaturak eta hezetasunak bakterio patogenoak haztea eta barreiatzea errazten dute.
  • Edozein arrisku ekiditeko estrategia eraginkorrenetakoa da haziak jatorrian ez kutsatzea; izan ere, patogenoek luze biziraun dezakete orduan, eta erraz biderka daitezke haziak germinatzen diren baldintzetan.

EFSAren iritzia: patogenoak, kimuak eta germinatuak