EFSAk zientzia-iritzi bat argitaratu berri du, ardi- eta orein-aziendaren gibel-haragiko dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen kopuru altuak osasunean izan dezakeen arriskuari buruz. Europar Batasuneko 8 herrialdetan hartu zituzten azterlan hau egiteko laginak. Hala ere, laginen % 60 Alemaniakoak ziren. Azterketan honako aurkikuntza hauek egin dituzte:

  • Ardien haragiaren laginetan antzemandako kopurua askoz ere txikoagoa zen gibelean antzemandakoa baino.
  • Orein-gibelean aurkitutako dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen baturaren kopurua handiagoa zen ardi-gibelean aurkitutakoa baino, hain zuzen ere bi aldi eta erdi handiagoa.
  • Ardi-gibela maiz kontsumitzeak areagotu egin dezake (% 20) heldu baten batez besteko esposizioa dioxinekiko eta dioxinen antzeko PCBekiko.

Datu horiek aintzat hartuta, EFSAk honako hau ondorioztatu du:

  1. Ardi-gibela maiz kontsumitzeak eragina izan dezake umeen eta haurdun geratzeko adinean dauden emakumeen osasunean.
  2. Orein-gibela maiz kontsumitzeak ondorioak izan ditzake osasunean, batik bat halako errai ugari kontsumitzen dituztenen artean.

Nolanahi ere, iritziak dio oso ardi- eta orein-gibel gutxi kontsumitzen dela. Bestalde, datuen arabera, behi-gibelean askoz ere txikiagoa da dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen kopurua ardi- eta orein-gibelean baino.

Zientzia-iritzia: dioxinen eta dioxinen antzeko PCBak ardi- eta orein-gibelean